Gipuzkoako Erresidentzietan patronalek egindako eskaintza ez da nahikoa

2019/02/18
Sektoreko hiru patronalek aurkeztutako proposamenean ez dago bermatuta hurrengo sei urtetarako eros-ahalmena eta 2017-2018 urteak hutsean utzita soldaten izoztea eskaintzen dute.

Gipuzkoako erresidentzien sektoreko negoziazio bilera egon da PRECOan. Bertan patronalek ez dituzte bermatu ELA-k eskatutako bi baldintzak: alde batetik, enpresa eta sektoreko negoziazioa bermatu dezakeen proposamen bat; bestetik 2017- 2018 urteetan atzera egitea suposatuko lukeen proposamen ekonomiko bat. Hori dela eta, ELA-k ez du bileran parte hartu.

Proposamena hiru patronalek luzatu dute, bertan ez zegoen, ordea, sektoreko bigarren patronala. Eskeini dutena sei urtetarako eros-ahalmena bermatzen ez duen proposamen bat da, gainera 2017-2018 urteak izoztuak utzita.

LARES-ek bultzatutako proposamen honek erlazio zuzena dauka patronal honek estatu mailan sinatzen dituen akordioekin. 1800 orduko akordiak 800 euroko soldaten truke. Proposamenari ezezko erantzuna eman diote beste sindikatuek, bere garaian gutxiengoan akordiorik sinatuko ez zutela esan zutenek, hain zuzen ere.

ELAk sektoreko bi patronalekin adostutako aurreakordioa berresten jarraitzen du. Bide beretik, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio berea egin dezan eta finantziatu dezan.

ELA-k argi utzi nahi du lortutako aurreakordioak hurrengo hobekuntzak planteatzen dituela sektoreko langileentzat:

  • Probintzia-hitzarmena berrezartzea, 2010. urtetik agortua zena, eta enpresa hitzarmenak ere berritzea.
  • Sektoreko langileek, oinarri moduan, lanaldi osoak eta kontratu mugagabea izatea.
  • Kopuruz eta kalitatez aurrerapauso nabarmenak ematea, soldatak KPIren oso gainetik igoz, soldata-arrakala betiko ezabatzearren.
  • Hobekuntzak kontziliazioan, lanaren eta familiaren bizitzak hobeki uztartzeko.
  • Hobekuntzak plusetan: jai-egunetan, asteburuetan.
  • Hobekuntzak lan-kargetan, atsedenaldietan eta abarretan.

ELA-k sektoreko langile guztiak animatu nahi ditu otsailak 20tik martxoak 10era egingo diren greba egunetan parte-hartzera. Guztion artean lortuko dugu daukagun aurreakordioa betetzea.