Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako patronalek adarra jotzen digute

Patronalen jarduera horren aurrean, ELAk geure buruari galdetzen diogu: noiz arte jarraituko du Gipuzkoako Foru Aldundiak patronalaren jarduera horiei babesa ematen? Sektoreko langileek 180 egun baino gehiago daramatzate greban, eta langileen erdiek baino gehiagok lanaldi partzialeko kontratua edo aldi baterako kontratazioa dute. Gogoratu behar da greban dauden emakume langileak borrokan ari direla honako aldarrikapen hauek lortzeko:
- Eros-ahalmena berreskuratzea.
- Langileak lanaldi osoko kontratupean kontratatzea.
- 6.000 eurotik gorako soldata-arrakalarekin amaitzea.
- Egoitzetan bizi diren pertsonen asistentzia-kalitatea hobetzea.
Markel Olano Ahaldun Nagusiak eta Maite Peña Gizarte Ongizateko diputatuak patronalen konplize izaten jarraitu nahi duten erabaki behar dute. Gaur egun erabiltzaileen lan-baldintzen eta bizi-baldintzen kontura etekinak handitzea bilatzen duten patronalen konplize dira eta. Edo bestalde beraien kanpainetan soldata arrakalaren aurka eta berdintasunaren alde egiten duten propaganda beteko duten. Beraiena da erabakia eta jada oso berandu doa.
Azkenik, dei egiten diegu gainerako sindikatuei, patronalen jarduera honen aurrean, behingoz bat egin dezaten grebarekin.