Gipuzkoako Gurutze Gorriko langileak kalera atera dira hitzarmenaren alde

2022/05/07
Gipuzkoako Gurutze Gorriko langileek elkarretaratzea egin dute Donostiako Alderdi Ederren, 11:00etan, beren lan-baldintzak Esku-hartze Sozialeko baldintzekin parekatuko dituen hitzarmen berri bat aldarrikatzeko. Izan ere, 2020ko abenduan erori zen haien enpresa-hitzarmena. Une honetan, Gurutze Gorrian urtean 89 ordu gehiago lan egiten dute, kategoria batzuetan urtean 8.000 euro baino gutxiago kobratzen dituzte, eta egiturazko lanpostu hutsak ez dira garaiz ordezkatzen horrek dakarren lan-gainkargarekin, hori guztia lan bera egin arren.