Gipuzkoako zahar-etxe eta eguneko zentroetako langile gehienek egin dute greba ELAk deitutako lehen egunean

2019/02/20
ELAk zahar-etxe eta eguneko zentroetan deitu dituen 19 greba egunetako lehena da otsailaren 20koa. ELAk berriro nabarmendu du badagoela aurreakordio bat patronalarekin, eta Gipuzkoako Aldundiaren esku-hartzea eskatu du gauzatu dadin. Akordio horrek egonkortasun eta kalitate handiagoa emango lioke sektoreari, lan baldintzak oso prekarioak baitira oraindik.

Iritsitako akordioa beste alternatiba eta biderik ez dago. Sektoreko langileak honekin bat datoz, eta hala erakutsi dute grebaren jarraipen masiboarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) aurrean izan den bilkurarekin; ondoren manifestazio handi bat egin dute, giro beroan.

ELAk esker ona adierazi nahi die sektoreko langileei hauek sindikatuarengan duten konfiantzagatik. Ildo beretik, hurrengo greba egunekin bat egin eta antolatuko diren ekitaldietan parte hartzera animatzen ditu.