Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek greban jarraituko dute otsailaren 7ra arte

2020/01/10
Goiz partean bileran, Gipuzkoako zahar-etxeetako sektoreko patronalek ez dute ekarri ELAk negoziaziorako gutxieneko bi baldintzei buruz eskatutako erantzuna. Beraz, 180 egun betetzen duen greba deialdiarekin jarraitzea erabaki dute grebalariek Lan Harremanen Kontseiuan izandako bileraren ostean.

Hala ere, sektoreko patronalek gai horiei buruzko proposamen bat ekartzeko konpromisoa hartu dute urtarrilaren 17an, ostirala,egingo den bilerarako. "Hilaren 17an ikusiko dugu ea patronalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sektoreak gaur egun bizi duen egoera larria desblokeatzearen alde aurrerapausoak ematen dituzten edo orain arte bezela bere erantzukizunak hartu gabe jarraitzen duten  sektorea egoera kaotikoan mantenduz", adierazi du Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren atarian Txomin Lasa, ELAko bozeramaileak.