Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan urtarrilaren 16tik 25era deitu den grebaren erregistroa egin dute sindikatuek

2019/01/04
Ekimeneko ikastetxeetatako sindikatuotako ordezkariek grebaren erregistroa egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Abenduaren 19an izandako azken mahaian Gizarte Ekimeneko patronalek akordioetara iristeko erakutsitako borondate faltaren aurrean, mobilizazio eta greba dinamika gogortu beste biderik ez dietela utzi salatu dute.

Miren Zubizarreta ELAko arduradunaren hitzetan, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako patronalei eskatzen diete beren gain har dezatela langileen baldintzekiko duten ardura zuzena, eduki esanguratsurik gabeko proposamenak egiteari utzi eta langileen aldarrikapenei erantzungo dioten bideak lantzen zentratzeko. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzari ere dagokion ardura bere gain hartu eta gatazka honetan jokatu beharreko papera joka dezala eskatzen dio.