Gizarte Ekimeneko patronalek egindako azken proposamena ez da nahikoa

2019/01/08
Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan ordezkaritza duten sindikatu guztiak bat datoz patronalek egindako azken proposamena ez dela nahikoa, hasieratik egindako aldarrikapentik urrun. Hori dela eta, urtarrilerako greba eta mobilizazioek aurrera jarraitzen dute. Batasun sindikalak patronalei proposamen berria egitea eskatzen die, plataforma bateratuari erantzuna emango diotenak.

Hona hemen hitzarmen berri baterako aldarrikapen nagusiak:

Enplegua:

            *Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.

Soldatak:

            *Eroste-ahalmena berreskuratzea.

            * DBH 1eta DBH 2ko irakasleen soldatak parekatzea.

Lanaldia eta lan-kargak:

            *Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena

            egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza.

            *Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea.

            *Lanbide Heziketan lanaldiaren banaketa adostea.

Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak nabarmen hobetzea.

  • Hezkuntza-laguntzako espezialistak: haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, lanaldia modu erregularrean banatzea irailaren 1etik ekainaren 30era arte.
  • Haur-hezkuntzako lehen zikloko langileak: haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, lanaldia murriztea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.