ADMINISTRAZIO OROKORRA
Gobernuak ezarritako ordutegi aldaketak kontziliazio kaltetetzen duela salatu dute hileta elizkizun batean

Langileek 'hileta' bat irudikatu dute eskubide horren 'heriotza' salatzeko. Beltzez mozorrotuta eta zerraldo batekin, sarreran eta, ondoren, sarreran protesta egin dute.
Eskubide galera
Eusko Jaurlaritzak argudiatu du ordutegi berriarekin energia aurreztu nahi duela. Sindikatuak, ordea, ez datoz bat irakurketa horrekin. Azaldu dutenez, Jaurlaritzak helburu argia dauka: langileek egun libre gutxiago izatea. Izan ere, B modalitatean, Administrazioko langileek egunean 8,15 ordu lan egiteko aukera zuten. Lanaldi arruntean ezarritakoa baino gehiago izanik, ordu horiek egun libreetan metatu eta errekuperatzen ziren.
Bide beretik, malgutasuna ere murriztu nahi dute. Lanean noiz hasi eta bukatu erabakitzeko malgutasuna zutenean, langileek kontziliaziorako aukera gehiago zituzten.
Era berean, kontuan izan behar da, alde batetik, lanaldi zatituetan bazkaltzeko etenaldia murriztu egin dela; eta, bestetik, lanaldi jarraituetan plantillak 30 minutuko ordaindu gabeko nahitaezko etenaldia egin behar duela egunen batean orduak berreskuratu behar izanez gero, betiere 8 orduko edo gehiagoko lanaldia egiten badute.