Gorabideko langileak kontziliazioaren alde eta behin-behinekotasunaren aurka mobilizatu dira, Abadiñon

2022/02/03
Gorabideko langileak kontziliazioaren alde eta behin-behinekotasunaren aurka mobilizatu dira, Abadiñon
Gorabideko -adimen urritasuna duten pertsonei laguntzeko Bizkaiko elkartea- langileek mobilizazioak hasi dituzte, enpresak ez duelako bere hitzarmena betetzen eta kontziliazio neurriak murriztea erabaki duelako. LAB, ELA eta ESK sindikatuek osatutako enpresa-batzordeak salatu egin du langileak erabat bazterrean dituztela. Izan ere, pandemia osoan langileek ahalegin eta sakrifizio handia egin duten arren, hiru urte daramatzate soldatarik igo gabe, eta behin-behinekotasun-indize neurrigabeekin. Gainera, enpresak familia-kontziliaziorako eskubidea oztopatzen du, alde bakarrez 2022rako lan-egutegi batzuk ezarri baititu, hitzarmenari uko egin eta urteko gehiegizko lanaldia kudeatzeko aukera murrizten dutenak.