Gorenak arrazoia eman dio ELAri eta Ambuibericak langileen bizitza eta osotasun fisikorako eskubidea urratu zuela berretsi du

2022/03/10
Auzitegi Gorenak atzera bota du Ambuibericak -Osakidetzako anbulantzia-zerbitzuak- aurkeztutako kasazio-errekurtsoa, eta berretsi egin du EAEko Auzitegi Nagusiak 2020ko maiatzaren 26an berretsitakoa, ELAk jarritako demandari arrazoia emanez: Ambuibericak langileen bizitza eta osotasun fisikorako eskubidea urratu zuen, pandemia betean langileen segurtasuna babesteko neurriak ez hartzeagatik. Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion orduan ELAri, eta Ambuiberica kondenatu zuen langileria babesteko neurriak hartzera (ikusi hemen neurri guztiak). Hala ere, enpresak kasazio-errekurtsoa aurkeztu zuen. Orain, Gorenak atzera bota du, ELAk salatutakoa berretsiz.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren hasierako epaiak jasotzen zuen bezala, pandemia hasi zenetik langileek jasandako egoera larria zen. Epaiketa egin zenean, gutxienez, 138 langile zeuden COVID-19agatik bajan. Egoera horretan, enpresak ez zuen inoiz bere langileen segurtasuna babesteko neurririk hartu. Hala, epai judizialak honako hau adierazten zuen hitzez hitz: "Enpresak indarberrituta jardun du -Baita EAEJANeko sala honek eskatuta ere-, eta ez du hartu arriskua minimizatzeko legezko betebeharrekin bat zetorren ekimen eraginkorrik", hori guztia Lan Ikuskaritzak behin eta berriz eskatu arren.