BIZKAIKO ESKU-HARTZE SOZIALA
Greba apirilaren 17an eta maiatzaren 8an
Sektoreak funtsezko zerbitzuak eskaintzen ditu: Gizarteratze eremuan, etxerik gabeko pertsonentzako eta babesgabetasunean daudenentzako zerbitzuak, emakumeei bideratutako zerbitzuak (harrera etxeak, laneratzea...), babesgabetasun egoeran dauden adingabeekin egiten dute lan, zerbitzu soziokulturalak eskaini... baina horietako asko pribatizatuta eta azpikontratatuta daude.
Honezkeo, hamar greba egun deitu dira jada sektorean, eta horiek funtsezkoak izan dira kolektiboaren lan osasunarekin lotutako gaiak mahai gainean jartzen hasteko. ELAk (sektoreko ordezkatzaren % 47rekin) patronalak, EUDEL (zerbitzuen %70aren ordaintzailea) eta Bizkaiko Foru Aldundia (zerbitzuen % 20aren ordaintzailea) deitu zituen martxoaren 18an bilera mahaira. Zoritxarrez, azken bi horietako inor ez zen bertaratu. Gauzak horrela, Esku-hartze Sozialeko langileek argi dute mobilizaziorik eta grebarik gabe patronalek egoera blokeatzen jarraituko dutela.