BIZKAIKO ERRESIDENTZIAK
Greba apirilaren 21etik maiatzaren 3ra gatazka lantoki zein eskualdeetan areagotzeko

Greba deialdi berria patronalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak sektoreko beharren aurrean erakutsitako utzikeriaren ondorio da, egungo zaintza eredua betikotu nahi baitute. Izan ere, ez die erantzuten sektorearen lan premiei: langile falta, GUFErekin parekatzea, lehen egunetik ordezkapenak egitea, lanaldi osoko kontratuak egitea, lan osasunaren arloko hobekuntzak... Langileak duela bi urte baino gehiagotik aldarrikatzen ari dira premia hauek.
Era berean, grebalariek salatu nahi dute genero arrakala agerian geratzen dela: emakumeok behin eta mila aldiz erakutsi behar dugu zaintzen egungo egoera, eta lan baldintzak hobetzeko borroka egiteko gai garela. Horregatik, langileek iragarri dute grebaren 13 egun horietan gatazka areagotu egingo dutela lantokietan, eskualdeetan eta Bilboko kaleetan.
Horrela, apirilaren 21ean, 13 eguneko grebari hasiera emateko, manifestazioa egingo dute goizeko 11:00etan Guggenheim museoaren zabalgunetik abiatuta, eta Bilboko kaleak zeharkatuko dituzte, Eusko Jaurlaritzara iritsi arte.