DEIA

Greba azaroaren 10ean lan baldintzen prekarizazioa salatzeko

2023/11/07
DEIA egunkariko langileek greba deialdi berri bat deitu dute azaroaren 10erako. Langileek egoera tamalgarria bizi dute: 14 urtez soldata izoztuta izan dute, ordainsariak kenduta, plantilla erdira murriztuta, kazetariak Noticias taldeari “utzita” eta kontraturik gabe 15 urte baino gehiago daramaten langileei tratu txarra emanez. Gainera, erredakzioko lanari eta produktuaren kalitateari egunerokotasunean eragiten dieten bestelako arazo andanari konponbiderik emateko zuzendaritzak izandako inplikazioa guztiz eskasa da, baita gerentziaren borondatea ere.

Egoera honetan, maiatzean %90eko jarraipena izan zuen azken grebatik hainbat hilabete igarota, DEIAko plantilla ostiralean berriro ere geldituko da. Parentesi honek agerian utzi du gerentziak negoziatzeko duen gaitasun eza. Izan ere, ez da gai izan erredakzioak planteatutako kexa bakar bat ere konpontzeko, ez alderdi ekonomikoari dagokionez, ezta paperezko nahiz web-bertsioko egunkariaren hobekuntzari dagokionez ere.

Euren egoera salatzeko langileek elkarretaratzea egingo dute, 20:00tan SAN Mamesen.