EAEKO ZERBITZU PUBLIKOAK
Greba deitzaileek bilera batera deitu dituzte arduradun politikoak

Greba deialdia erregistratu ostean, EAEko sektore publiko osorako greba deitu duten ELA, LAB, CCOO, STEILAS, SATSE eta ESK sindikatuek beste pauso bat eman, eta bilera baterako gonbitea luzatu diete EAEko langile publikoen arduradun diren instituzioei, hau da, Eusko Jaurlaritzari, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteari, hiru Foru Aldundiei eta Estatuko EAEko Ordezkariei.
Sindikatu deitzaileek hainbatean jarri dute mahaia gainean azken urteotan zerbitzu publikoak jasaten ari diren gainbehera, lan baldintzen okertzea eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzu publikoetan duen eragin larria. Pandemiak agerian utzi zituen narriadura horien ondorioak. Hiru urteren buruan, egoera konpondu beharrean, erakundeek 10.000 milloi euro gordeta dituzte bankuetan, gizarte premiak larriagotu eta zerbitzu publikoak okertu egiten direnean. Era berean, erakundeek, autogobernua defendatu eta zerbitzu publikoen inguruko erabakiak Euskal Herrian defendatu beharrean, hautua egin dute hori estatuaren esku uzteko.
Sindikatuok mahai gainean jarritako eskaera zehatzak bere egitea eskatuko diete, besteak beste: zerbitzu publikoak, enplegua eta soldata Euskal Herrian erabakitzeko neurriak hartzea. Aurrekontuetan zerbitzu publikoak indartzea, pribatizazioekin amaitzea, enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, lan baldintzak hobetzea, galdutako erosahalmena berreskuratzea, lan osasuna bermatzea, euskalduntzean pausoak ematea eta berdintasunerako benetako pausoak ematea. Bilera horien bidez, sindikatuek jakin nahi duten zein den gai horien inguruko erakundeen eta alderdi politikoen jarrera, eta ea akordioak lortzeko aukerarik dagoen.