Gipuzkoako erresidentziak

Greba egun berria

2026/01/22
Greba egun berria
Urtarrilak 22 eta 23 greba egunak izango dira Gipuzkoako Erresidentzietan. Greben helburua sektoreko 5.000 langileek pairatzen duten prekarietatea eta soldata arrakala ezabatuko dituen hitzarmen bat lortzea da.

2025eko maiatzean hasi zen greba eta mobilizazio dinamika. Egunez egun mobilizazioak areagotzen ari dira. Aste honetan greba mugagabean dauden sei egoitzek 75 egun beteko dituzte; urtarrilaren 23tik aurrera Ordiziako egoitza greba mugagabera batuko da.