Greba egun berria Gipuzkoako erresidentzietan, 247garrena gatazka hasi zenetik

Greba egun berria Gipuzkoako erresidentzietan, 247garrena gatazka hasi zenetik
Gipuzkoako erresidentzietako langileek berriro ere bat egin dute ELAk sektorean deitu duen greba-deialdiarekin, 247garrena gatazka hasi zenetik. Langileak kalera atera dira berriro ere, egoera oso larria dela eta, gainera, Covid-19k sortutako pandemiaren ondorioz larriagotu egin dela aldarrikatzeko.

ELAk uste du garaia dela diputazioek eta patronalek behingoz 3 urteko gatazkari erantzuteko. Bitartean, ELAk mobilizatzen jarraituko du. Martxoan greba deialdi berriak egingo dituzte.