Greba egun gehiago Gipuzkoako zahar-etxeetan

2019/04/24
Gipuzkoako zahar-etxeetako langileak grebara joango dira apirilaren 26tik maiatzaren 10era. ELAk aurreko asteotan grebak izan duen jarraipenaren balorazio positiboa egin du. Donostiako Txara erresidentziaren aurrean elkarretaratu dira langileak

Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziaketaz ari dira. 2017. urtean ekin zitzaion negoziazioari, alegia orain dla bi urte; gaur egun, egoera hankaz gora dago. Denbora tarte honetan ELAk patronalaren gehiengoarekin aurre-akordioa erdietsi du; horren jakitun izan da hasieratik Diputazioa eta Gizarte Politiken Diputatu Maite Peña bera. Biek ala biek hasieratik ezagutu dituzte emandako pausuak eta lortutako aurreakordioa.

Gutxiengo zerbitzuak langile askoren greba eskubidea urratu eta ordutegi ezin okerragoak ezartzeko erabili dituela patronalak, salatu du ELAk.