Greba egun gehiago Gipuzkoako zahar-etxeetan

Grebalariek emakume izateagatik pairatzen duten soldata arrakala salatu dute. “Argi daukagu zergatik gertatzen ari den hau gatazka honetan, zaintza historikoki emakumeok egin dugun lana izan delako, etxean eta inongo soldatarik jaso gabe gainera. Gaur egun gizonezkoak lanean ari diren sektore pribatizatuekiko %30eko soldata arrakala pairatzen dugu, 6.000 euro gutxiago urtean, emakume izate soilagatik”.
Bestalde, Gipuzkoako Aldundiak eskatuta, 2018ko abenduan Adegi eta Matia 2020 patronalekin akordio bat lortu zutela azaldu dute. Gaineratu dutenez, Aldundiak bazuen horren berri baina finantziatu beharrean, falsifikatu eta orduztik gezurretan dabil, akordioa ELAren proposamen bat dela esanez. “Maite Peña eta Markel Olano diputatu nagusia dira egoera honen erantzuleak, eta argi jakin behar dute ELAko langileok ez ditugula beraien gezurrak sinisten, ezta gipuzkoarrek ere”.
Azken greba aldian (apirilaren 26tik maiatzaren 10era luzatu zena) euren mezua helarazi zuten 300.000 eskuorri buzoietan sartuz eta 25.000 kartel jarriz. Bertan gatazkaren nondik-norakoak azaldu zituzten. “Guretzat oso garrantzitsua da gipuzkoarrek jakitea zahartzaroaren sektorearekin zer gertatzen ari den, beraien diruarekin finantzatzen den sektorea baita”.