BIZKAIKO ESKU-HARTZE SOZIALA

Greba ekainaren 20an eta 21ean

2023/06/14
Gizardatz eta Geroan patronalek Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren indarraldia beste urte bat luzatu dute, baina sindikatuen aldarrikapenak negoziatu gabe. Hori dela eta, ELA, CCOO, LAB eta ESK sindikatuek bi greba egun deitu dituzte.

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dute gaur Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko langileek eta bertan iragarri dituzte beste bi greba egun egingo dituztela, patronalen jarreraren aurrean. Aldarrikapen nagusiei behin eta berriro entzungor egiten dietela salatu dute langileek; erosahalmenaren galera, segurtasun bermerik eza, ordezkapenak lehen egunetik egiteko aukera eza edota bajak %100ean estaltzeko eskaera deusestatzea. Argi gelditu da, beste behin ere, zerbitzu publikoen pribatizazioaren aldeko apustua egiten ari dela.

Administrazioari eta patronalei galdegiten diegu negoziazio mahaiko aldarrikapenei irtenbide estrukturalak eman diezazietela. ELA, CCOO, LAB eta ESK sindikatuen eskariak hauek dira:

-KPItik gorako igoerak

-Lan baldintzak adostea (MSCT)

-Kontziliazio neurriak

-Bajak %100eraino osatzea

-Ordezkapenak lehen egunetik aurrera egitea

-Astean 35 ordu lan egitea

-Arrisku psikosozialak saihesteko neurrien eta babes bereziko jardueren hobekuntza

-Enpleguaren egonkortasuna

-Berdintasun planak