Arabako adinekoen egoitzak eta etxebizitza komunitarioak

Greba ekainaren 29an eta 30ean sektoreko lehen hitzarmen propioa lortzeko

2023/06/26
Arabako adinekoen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek ia hiru urte daramatzate erresidentzietako lehen hitzarmen propioa lortzeko borrokan. Gaur egun, langile horiei Estatuko hitzarmena aplikatzen zaie, miseriazko hitzarmena. Langile horiek hilean 1.000 euro kobratzen dituzte urtean 1.792 ordu lan egiteagatik, eta enpresek miseria bat kobratzen jarraitzea eskaintzen dute. Horregatik, ELAk eta LABek beste bi greba egun deitu dituzte ekainaren 29rako eta 30erako.

Langileek salatu dutenez, sektoreko patronalek (CREA, LARES, CEA EUSKADI) ez dute Arabako egoitzetako lehen hitzarmena negoziatu nahi. Patronalek otsailaren 21etik ez dute mahai gainean sektorearen beharretara hurbiltzeko negoziazio proposamenik jarri. Patronalaren azken proposamena ez da oso eskasa da.

Gainera, langileek Arabako Foru Aldundiaren papera ere salatu dute. Aldundiak aukera ematen du enpresa horiek gure adinekoei eskaintzen dizkieten zaintza prekarioari eta bizi-baldintza txarrei esker dirutza irabazteko. Aldundiak alde batera uzten du egoitzen kudeaketa zuzena, eta diru publikoa enpresa pribatu horien eskuetan jartzen du. Foru Aldundia ere hitzarmena blokeatzearen erantzulea da; negoziazioan bitartekari lanak egin beharrean, beste alde batera begiratzen du, eta ez du bere gain hartzen lan baldintzen ardura.