Bilboko Gurutze Gorriko ospitalea

Greba erosahalmena berreskuratzeko eta lanaldia murrizteko

2024/05/07
Manifestazio egin dute Bilboko Basurtuko ospitaletik Gurutze Gorrikoraino, osasun publikotik pribatura dagoen deribazioa irudikatzeko. ELAk hiru greba egun deitu ditu, asteartetik ostegunera.

Gurutze Gorriko ospitaleko langile gehienek grebarekin bat egin dute lehen egunean, eta manifestazioa egin dute Bilboko Basurtuko ospitaletik Gurutze Gorriko ospitaleraino, aulki gurpildun eta guzti. Izan ere, Gurutze Gorriko 100 bat langileen ia jarduera osoa, %90, Osakidetzak azpikontratatutako jarduera da. Osakidetzak zuzenean kontratatutako langileen aldean, ordea, lan baldintzak oso bestelakoak dira.

Hain zuzen ere, enpresak hitzarmen berria negoziatzeko borondaterik ez duela salatzeko eta murrizketak alboratzea eskatzeko ari dira langileak greban. Baita erosteko ahalmena berreskuratzeko eta 1.592 orduko lanaldia eskatzeko ere.

Izan ere, zuzendaritzak ez du nahi langileen erosahalmenan berreskuratu eta langile guztien lanaldia 1592 ordutara ekarri; aitzitik, dagoeneko eskuratutako eskubideak murriztu nahi ditu.

Gurutze Gorriak langileen aldarrikapenei erantzungor jarraitzen badu, ez dute baztertzen mobilizazio gehiagori bide ematea. Zentroko langileek erantzun azkar eta eraginkorra espero dute, prekarietatearekin amaitzeko eta herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.