TUVISA
Greba eskubidea urratzeagatik zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

EAEko sektore publikoan 2021eko apirilaren 22an deitutako greban, Tuvisako langileek greba eskubidea urratu zitzaiela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Izan ere, Gasteizko Udalarena den Tuvisak soldata deskontua egin zien soldatan grebalariei, baina ondoren egun bat zor ziela esan zuen, eta behartu zituen ordu horiek berreskuratzera edo euren ordu saldotik kendu zizkien.
ELAk epaitegietara jo zuen, eta arrazoia eman zion Gasteizko epaitegiak, honako zigorrarekin: Tuvisako grebalariei ordu horiek itzuli eta egun horretan plantilla osatzen zuten 427 langileri 60.000 euroko kalte ordain solidarioa ordaintzera kondenatu zuen.
Gasteizko Udalak epai hau errekurritu zuen, eta orain, TSPJVk berretsi egin du epaia, TUVISAk langileen grebarako oinarrizko eskubidea urratu zuelako. Epaia irmoa da, Udalak ez duelako sententzia errekurritu.