ASPACE EGUNEKO ZENTROA (GIPUZKOA)

Greba hitzarmenaren alde

2024/02/29
Gipuzkoako Aspace Eguneko Zentroko langileek lehen greba eguna egin dute blokeatuta dagoen hitzarmenaren negoziaketa blokeotik ateratzeko. Lehen greba eguna oso arrakastatsua izan da; greba egin zezaketen langileen ia %100ak babestu du deialdia

Lau greba eguneko deialdia Administrazio Publikoak eta Aspaceko zuzendaritzak langileen lan eta bizi-baldintzak hobetzeko borondate ezaren erantzuna izan da. Greba dinamikak martxoaren 14, apirilak 11 eta maiatzaren 8an izango du jarraipena.

Administrazio Publikoari eta Aspaceri, soldatez gain, gainontzeko hobekuntzak bermatzea exijitzen diete langileek: lana eta bizitza kontziliatzea ahalbidetuko dituzten neurriak, hobekuntza sozialak eta enpresa beraren antolaketa eta funtzionamendua hobetzea.