ARABAKO ESKU-HARTZE SOZIALA

Greba martxoaren 18an negoziazioen blokeoaren aurka

2026/02/27
Greba martxoaren 18an negoziazioen blokeoaren aurka
ELA, LAB, CCOO y ESK sindikatuek salatu dute negoziazioaren blokeoa eta AISA patronalaren azken proposamenak atzerapausoak dakartzala, 2025erako %3,6ko soldata-igoera kentzea eta aurretik adostutako hobekuntzak murriztea barne.

Sindikatuen arabera, mila langile baino gehiagok gizarte zerbitzu publikoak ematen dituzte kudeaketa pribatizatuaren bidez, eta euren lan baldintzak administrazioek zuzenean kontratatutako langileen baldintzekin parekatzea eskatzen dute. Negoziazio mahaia martxoaren 11n izango da, greba egunaren aurretik.

Ohar bateratua