Greba mugagabea hasi dute Alzheimerdun Gaixoen Senideen Bizkaiko Elkarteko langileek

Irailaren 17an izandako bileran Zuzendaritzak, hitzarmen aplikagarria zein den erantzun beharrean, arreta zuzeneko langile bat kaleratu du, presio-neurri gisa eta gainerako langileak izutu guran. Zuzendaritzak, nagusikeriaz eta zentzugabekeriaz, pertsonala diziplinatzeko asmoa du, ea horrela beren eskubideak erabiltzeari uko egiten dioten.
Enpresa Batzordeak, Zuzendaritzarekin negoziatzen duen bitartean, gertaeren berri jakinarazi dio Bizkaiko Foru Aldundiari (Gizarte Ongizatea), erakunde hori baita zerbitzuaren finantzatzailea eta azken erantzulea. Hala ere, BFAk ez du bitartekaritza-lanik egin; eta gainera, behin langilea kaleratu ondoan, Enpresa Batzordea BFArekin (Gizarte Ongizatea) harremanetan jartzen saiatu da, egoera larriagotu dela adierazteko, baina ez digute jaramonik egin.