DEIA
Greba otsailaren 6an prekarietatearen eta ilegalitateen aurka

Langileak kezkatuta daude Prensa Iberica-k DEIAko instalazioetan duen presentziagatik eta erabakietan gero eta pisu gehiago duelako. Baita ere kezkatuta daude Editorial Iparraguirreren lan karga NTM sortu berriaren eskuetan uzteagatik ere.
Enpresak soldatak KPIaren arabera eguneratzeari sistematikoki uko egiten dio. Langileek 15 urte daramatzate soldata izoztuta. Kazetariak kontratatzeko edo egungo plantilla behar bezala edukitzeko dirurik ez dagoela diote. Ez da ahaztu behar, gainera, plantillaren zati batek hamarkadak daramatzala kontraturik gabe, autonomo faltsu gisa lanean. Bien bitartean, langileek ikusten dute egunero DEIAren dirua eta baliabideak xahutzen direla zuzendaritzako langileengan.
NTM sortzea da zabaldutako beste gatazketako bat. Hasiera batean albiste agentzia gisa jaio zen, baina hsieratik DEIAko kazetarietako batzuk eraman zituzten eta lanean jarri zituzten, ez DEIArentzat, Noticias taldearentzat baizik. Aldi berean, hitzarmenik gabeko langileak kontratatzen dituzte, DEIAren lan-kargaren zati handi bat beren gain hartuta. Editorial Iparraguirre geroz eta txikiagoa den bitartean, NTM eta bere egoera prekarioak haziz doaz.
Egoera honen aurrean eta konponbiderik ezaren aurrean, langileak otsailaren 6an kalera itzuliko dira lan eta soldata duin bat izateko duten eskubidea aldarrikatzeko.