ARTXANDAKO FUNIKULARRA

Greba urriaren 31tik azaroaren 6ra

2023/10/30
ELAk grebara deitu du Bilboko Artxandako funikularrean, urriaren 31tik azaroaren 6ra bitartean. Greba honen helburua langileen bajak egoki kubritzea eta lanpostuak betetzeko lan-poltsa baten arautzea adostean datza. Funikularra Bilboko Udaleko enpresa batek kudeatzen du %100ean.

Zuzendaritzak kontratazioa eta langileen ordezkapenetan egiten duen kudeaketa kaxkarraren ondorioz, Artxandako Funikularreko langileak 6 egunetako grebara deituak daude. Bihar, lehen greba egunarekin batera, elkarretaratzea egingo dute langileek Bilboko Udaletxearen aurrean, goizeko 10:30ean.