DURANGOKO KIROLDEGIA

Grebak datorren ikasturtean jarraituko du

2023/07/28
ELAk ez du onartu Udalak Durangoko Kiroldegian egin duen azken eskaintza, 2024rako bermerik ez emateagatik

Durangoko Udalak eta kiroldegiaren kudeaketan inplikatutako enpresek proposamen bat helarazi diote ELAri, azken lizitazioaren ondorioz galdutako ordu gehienak berrezartzeko eta kaleratutako langileari lanpostu berri bat eskaintzeko, baina soilik aurtengo azken lau hilabeteetan. Edukietan aurrerapausoak eman diren arren, ELAk baztertu egin du proposamena, eta datorren ikasturtean grebarekin jarraitzea erabaki du edukiak 2024an luzatzeko bermerik ez dagoelako.

Durangoko kiroldegia azpikontratatutako zerbitzua da, Udalak Durango Kirolaki egingo dion lizitazio berriarekin, datozen urteetarako lan baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea okertuko dira. Hiru langile kalera joango lirateke lizitazio berriarekin eta kontratu partzialak areagotuko lirateke.

Bost hilabeteko greba mugagabearen ondoren, ELAk adierazi du Udala teknizismoetan murgiltzen ari dela gatazka konpontzeko borondate politiko eskasa ezkutatzeko. Horrela, ELAk grebari jarraipena emango dio datorren ikasturtean, Durangoko kirol zerbitzuaren prekarizazioa saihesteko, lan baldintzak errespetatu daitezen eta zerbitzu publikoa berma dadin.