ASPACEKO EGUNEKO ZENTROAK (GIPUZKOA)

Grebak erabateko jarraipena izan du

2024/06/06
Gipuzkoako Aspace eguneko zentroetako eta hezkuntza eta arreta goiztiarreko langileek bosgarren greba eguna dute ELAk eta CCOOk deituta, eta jarraipena are handiagoa izan da oraingoan: greba egin zezaketen grebalari ia guztiek egin dute bat deialdiarekin. Gainera, langileek manifestazioa egin dute Donostian. Grebaren helburua eros ahalmenaren defentsa eta hitzarmena berritzea da.

Aspacek pasa den astean eskaintza berri bat egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bildu ostean. Eginiko eskaintza hori, ordea, ez da nahikoa eta langileek beste lau greba egun deitzea erabaki dute: gaurkoaz gain, uztailaren 6an eta irailaren 18 eta 19an. Administrazio Publikoari eta Aspaceri eskatzen diote erosahalmena bermatzeko soldata hobetzeaz gain, gainontzeko hobekuntzak bermatzea: lana eta bizitza kontziliatzea ahalbidetuko dituzten neurriak, hobekuntza sozialak eta enpresa beraren antolaketa eta funtzionamendua hobetzea.

Guztira, 169 langile daude grebara deituta. Zehazki, Irungo Arrupenea eta Urdanibiako zentrokoak, Bergarako Orixondoa zentrokoak, Arrasateko Udalaitz zentrokoak, Urretxukoak, eta Donostiako Intxaurrondo eta Goienetxe zentrokoak daude grebara deituta, baita hezkuntza bereziko langileek dagokionez, honakoetan ere: Beasainen, Tolosan, Eskoriatzako Luis Ezeizan, Donostiako Santa Teresan, Eibarko Goienetxen, Bergarako Ibaiondon, Andoaingo La Salle-Berrozpen, Eskoriatzako Luis Ezeizan, Arrasateko Musakolan.

Donostian egin dute manifestazioa, eta Aspacek eta administrazioak jarrera aldatu ezean, mobilizazioekin jarraituko dute.