Arabako erresidentziak
Grebak jarraipen zabala izan du

ELAk eta LABek positibotzat jo dute Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetako greba-egun berria, 2025eko bigarrena. Sindikatuek gogorarazi Gabonak baino lehen Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuetarako akordio bat berritu zelako EAJ-PSEren gobernuaren eta EH Bilduren artean. Erabaki horretan adostu zen diru kantitate bat bideratzea Arabako egoitzen lehen hitzarmenerako. Hala ere, oraindik ez dago proposamenik.
"Neurri hau hauteskunde propaganda hutsa izan da", deitoratu dute. Horregatik, greba egunean, Arabako erresidentzia eta etxebizitza komunitarioen sektoreko langileek beren aldarrikapen zehatzak aurkeztu dituzte Aldundian.
ELAk eta LABek uste dute aurrekontu akordio horrek berarekin ekarri behar dituela hitzarmen duina lortzeko konpromiso eta neurri espezifikoak. Aitzitik, Administrazioarekin izandako azken elkarrizketen ondoren, egoera horretatik oso urrun daudela uste dute.
ELAk eta LABek azpimarratu dute ez dutela onartuko sektore prekarizatu horren baldintzak nabarmen hobetuko ez dituen hitzarmenik, eta adierazi dute mobilizazioekin jarraituko dutela beren helburua lortu arte.