BIZKAIKO ERRESIDENTZIAK

Kanpaldia Aldundiaren aurrean enpresen etekinak salatzeko

2023/05/22
Bizkaiko erresidentzietako langileek kanpaldia egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, Bilbon. Performance baten bidez, pic-nic bat irudikatuz, “enpresek jaten dituzten onurak” salatu dituzte, beti ere, “lan baldintzen kontura, eta langileen, senideen eta erabiltzaileen kaltetatn”. Bizkaiko eskualde guztietako langileek hartu dute parte eta aulkiak, mahaiak eta hamaiketakoa eraman dute hitzordura.

Azaldu duten bezala, azken asteko hauteskunde promesetatik haratago, ezinbestekoa da oinarrizko aldarrikapen batzuk aintzat hartzea: soldata igoera, kontziliazio neurriak hobetzea, edo ordezkapenak lehen egunetik egitea, besteak beste.

Bihar, maiatzak 23, manifestazio bat abiatuko da Arriagatik (Bilbo), 11:30ean. Maiatzaren 24an manifestazioa izango da eta bertan ospatuko da 20 urte bete direla lehen hitzarmen sektoriala sinatu zenetik.