PASAIAKO ETXEZ-ETXEKO ZERBITZUA
Grebalariek salatu dute enpresak bere onurarako nahi dituela Udalaren hobekuntzak

Pasaiako Etxez Etxeko langileok 15. greba egun dute gaur, Matia-Goxarak, zerbitzua kudeatzen duen azpikontratatutako enpresak, negoziazioa blokeatu duela salatzeko. Hori dela eta, kontzentrazioa egin dute udaletxean, enpresari jarreraz aldatu dezan eskatzeko, eta Udalari publifikaziorako bidea arindu eta hitzarmen duina izateko baldintzak eskatzeko.
Izan ere, enpresak ez du urratsik egin nahi. Kontrakoa: Udalak hitzarmena hobetzeko agindu dituen baliabide ekonomikoak bere etekinetara bideratu nahi du Matia-Goxara enpresak. Guztia langileen baldintzaK prekarioak direnean.
2026rako hitzarmenerako honakoa eskatzen dute: 25.500 euroko urteko soldata gordina, 28 orduko gutxieneko lanaldiko kontratua eta gaixotasun arruntak eragindako aldi baterako ezintasun egoeretan soldata bere osotasunean jasotzea, besteak beste.
Gogora dezagun zerbitzuak diru publikoa jasotzen duela, enpresa pribatu baten esku. Udalak ahalegin ekonomikoa egin du lan baldintza prekarioak hobetzeko, baina enpresak bere interesak lehenesten ditu langileen baldintzen aurretik. Hori dela eta, zerbitzuaren publifikazioa ezinbestekoa da.
Bien bitartean, Udalak urrian aterako du zerbitzuaren lizitazio berria, eta enpresak negoziazioan aurrera egin beharrean, atzera egin du, denbora galdu eta negoziazio epea laburtuta.
Beraz, egoera konpondu ezean langileoe hilabete osoan greban jarraituko dute.