Bizkaiko Etxez Etxeko grebalariek sektoreko kalitate asistentzialaren eta lan baldintzen gainbehera salatu dute Bilboko Arriagan egindako kontzentrazioan

Gogorarazi dutenez, gero eta gehiago dira dependentzia egoeran dauden pertsonak eta, beraz, asistentzia behar dutenak; kalitate asistentziala, ordea, gero eta kalitate baxuagokoa dela salatu dute. “Prestazio orduak jaisten ari dira lana handitzen ari den bitartean. Horrek ondorio argia dauka: kalitate asistentzialaren galera larria”.
Lan baldintzetan ere beherakada handia gertatzen ari dela nabarmendu dute: 8 urte baino gehiago soldata izoztuta, behin-behinekotasun tasa handia, lanaldi partzialak, kontziliazioa galarazten duen malgutasun gero eta handiagoa...
“Zaintza prekarioa da, baita gure lan baldintzak ere”, laburbildu dute. Bereziki larria egoera, gehitu dute, kontuan hartuta Martxoak 8aren atarian izanik, erakunde publikoek propaganda makinaria martxan jarri dutela jada. “Martxoaren 8a gertu dago, eta instituzioek berdintasuna aldarrikatzen duten urteroko edukirik gabeko deklarazioak egiten hasi dira. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua bezalako sektoreetan berdintasun erreala lortzeko aukera daukate, emakumeen lan baldintzetan eta, ondorioz, bizi baldintzetan, hobekuntzak sustatzeko aukera paregabea”.
Langileak Bilboko Arriaga Plazan izango dira egun osoan bertaratzen direnei euren egoeraren berri emateko.