ARABAKO ERRESIDENTZIA ETA ETXEBIZITZA KOMUNITARIOAK
Grebaren jarraipen zabala patronalen xantaiaren aurrean

Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioen sektoreko langileek beste bi eguneko greba egin dute lehen hitzarmen probintziala aldarrikatzeko. Bi egun horiekin, dagoeneko 4 greba egun egingo dira ekainean. Guztira, 2019tik, ia 60 egun.
Ekaineko bi jardunaldi hauek gatazkaren une garrantzitsu batean kokatzen dira. ELArentzat sektoreko langileen bizitza hobetuko duen lehen hitzarmena lortzeko unea da. Hala ere, patronalek ez dute lan baldintzak duintzeko asmorik. Gainera, ELAk salatu du langileei eta Aldundiari xantaia egin nahi dietela dirua aurrezteko.
ELA ez da inoiz egongo pertsona horien bizitza argi eta garbi hobetuko ez duen akordio batean. Patronalen jarrera salatzen du, beraz, eta une politikoarekin bat datorren proposamena eskatzen du. Horretarako, mobilizatzen jarraituko du. Gaur 18:00etan manifestazioa deitu dute Gasteizko Plaza Barritik.