AVANZA GIPUZKOA
Lehen greba egunaren erabateko jarraipena

AVANZA Gipuzkoa (lehen PESA) enpresako langileek bat egin dute ELA, UGT, LAB eta AURRERA sindikatuek deitutako hiru grebetako lehen egunarekin, erabateko jarraipena izan du deialdiak; izan ere, gutxieneko zerbitzuak kenduta, linea bakar batek ere ez du lan egingo gaur. Greba egin zezaketen langileen ia % 100ek bat egin dute grebarekin. Guztira, Donostia-Bilbo-Gazteiz, Debagoiena eta Debabarreneko lineetak 300 langile daude grebara deituta.
Negoziazio Mahaian ia lau urte eta 32 bilera egin ondoren, ez dago plantillaren erreklamazioei erantzuten dien eskaintzarik. Europako beste herrialde batzuetan lanaldiak murrizten ari dira eta lan-baldintzak hobetzen ari dira kontziliazioa errazteko asmoz. Avanza Movilidad Gipuzkoa SAk, berriz, egunean ordu gehiago egiteko eskatu die bere langileei, lan poltsa bat arautzeari uko egin dio eta txanda kontratuei heltzeko aukera ukatu du. Gainera, batzordeak autobus flotaren egoera salatu du; horren adibide da horietako batek su hartu izana joan den asteburuan.
Hurrengo greba egunak azaroaren 3an eta 4ean izango dira. Igandean auto karabana batek Gipuzkoako hiriburua zeharkatuko du, eta astelehenean, hilak 4, manifestazioa deitu dute Arrasaten, 12:00etan autobusen kotxeretatik irten eta 13:30ean Arrasateko Plaza Nagusian amaituko dena. Ordu horretan adierazpenak egingo ditu Enpresa Batzordeak prentsaren aurrean.