INVIZA (TOLOSAKO ASUNCIÓN KLINIKA)
Hamalau greba egun gehiago

Tolosako Asunción Klinikako Invizako langileek herritarrei zerbitzu publikoa ematen diete, eskualdeko ospitale bezala funtzionatuz. Langileek 2021etik berritu gabe dute hitzarmena eta urte hauetan eman den KPIa kontuan hartuta, %12,2eko erosahalmena galdu dute. Langileak gero eta pobreagoak dira, eta honek, ezinbestean, zerbitzuaren okertzea dakar. Hitzarmen berriarekin, besteak beste, galdutako erosahalmena berreskuratu, KPIari erreferentzia egingo dion soldata igoerak ezarri eta 35 orduko lan astea lortu nahi dute.
Enpresak orain arte ez du erakutsi negoziatzeko benetako borondaterik, eta greba zapuztu nahian abusuzko zerbitzu minimoak ezartzeko ahalegin guztiak egin ditu, nahiz eta epaileak arrazoia langileei eman dien.
Hauek izango dira greba egunak:
Ekainak 7,8,9,12,13,19 eta 20
Irailak 13,14,15,18,19,28 eta 29
Elkarretaratzeak eta Kotxe-karabanak egingo dituzte ere egun horietan.
Ekainaren 12 eta 13an, 24 orduko akanpada egingo dute Triangulon