Haurreskoletako kudeaketa langileek jasaten duten egoera salatu dute

2019/09/04
Haurreskoletako kudeaketa langileek greba egingo dute irailaren 2tik 6ra ELA eta Steilas sindikatuek deituta. Langileek gaur egungo beharrei egokitutako lanpostu zerrenda duina osatzea eta behin behinekoak diren langileen lanpostuak %100ean bermatzea eskatzen dute. Era honetan, lan baldintzak duinduko dituen proposamen serio baten beharra aldarrikatu dute ELAk Donostian duen egoitzan izandako agerraldian.

Gogora ekarri dutenez, 2018ko martxoan Haurreskolak Partzuergoak LABekin sinatutako akordioak Kudeaketa langileen lanpostuen zerrendaren, LEP prozesuaren eta ordezkoen eta barne-promozio araudien negoziazioak jasotzen zituela azaldu dute. Dena den, akordioa sinatu zenetik urtebete pasa denean, Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Sailak oraindik ere ez die erantzunik eman langile hauek bizi duten egoera prekarioari, egoera hau lan osasun arazo larria bilakatu delarik azken hilabeteetan langileek jasaten dituzten estres eta tentsio egoerak direla eta.

Era honetan, Haurreskolak Partzuergoak, behin eta berriz, kolektibo honekiko azaldu duen arduragabekeria salatu dute.