zamudiolo lorezainak

Hilabeteko greba hitzarmena berritzeko

2024/05/10

Zamudioko Udalak azpikontratatutako Enviser enpresan greba deitu du ELAk maiatzaren 10etik ekainaren 10era. Hitzarmena bertan behera geratu zen 2023an, eta hainbat bilera egin diren arren negoziazioak blokeatuta jarraitzen dute.

Sondikako lankideek dituzten baldintza berak izatea exijitzen die ELAk enpresari eta udalari, hitzarmenaren oinarria Zamudio eta Sondikak lorezaintza zerbitzurako sinatutako lehen hitzarmenetik mantentzen delako. Beraz, Zamudioko langileen baldintzak Sondikakoen berdinak izaten mantentzea da aldarrikapena.