EITB MEDIA IRRATIAK

Hiru greba egun deitu ditu Zentro Arteko Batzordeak

2023/09/11
Euskal Irrati Publikoko Zentro Arteko Batzordeak hiru greba egun deitu ditu hilaren 14, 26 eta urriaren 19rako, eta horretarako langileen gehiengoaren babesa jaso du Donostian, Bilbon eta Gasteizen egindako asanbladetan. Hamahiru urte daramate hitzarmena berritu gabe. Urte hauetan, lan txanden aldaketei eta zeregin berriei egokitu behar izan dira horiei buruz negoziatu ezinik.

Duela hiru hilabete, EiTB Media Irratiko Lan Batzordeak hautsitzat jo zituen hitzarmenaren gaineko negoziaketak. Zuzendaritzak, aldebakarrez, bere plataformako puntuetako bat inposatu du eta berdin izan dio erabaki horrekin lan poltsaren kontratazio baldintzak bertan behera utzi izana. Hori gutxi ez, eta iragarri zuen Radio Euskadiko Boulevard saioa ETBren bigarren katetik emititzen hasiko zirela, nahiz eta hori egin ahal izateko langileon irudi eskubideak ez aitortu. Horren kontrako jarrera irmoa erakutsi dute langileek behin eta berriro, eta zuzendaritza jakinaren gainean zegoen. Besteak beste, negoziaziorik ezean, Gaztea-ko lankideek uko egin zioten irudi bidezko irratiaren proiektuari. Horren aurrean, inposizioez nazkatuta daudela jakinarazi nahi dute, eta aldarrikatzen dute negoziaziaketa markoa errespetatzeko lan baldintzak hobetzeko,

Gauzak hala, Euskal Irrati Publikoko Zentro Arteko Batzordeak hiru greba egun deitu ditu hilaren 14, 26 eta urriaren 19rako.