Hiru orduko lanuztea egin dute Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzako langileek

2018/05/31
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza alorreko langileek bost urte daramatzate lan hitzarmenik gabe. Egoera honen aurrean, lanuzteak deitu zituzten maiatzaren 25 eta 31erako Bizkaia osoan. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua titulartasun publikoko zerbitzu bat da, udaletxekoa zehazki, eta hauek dira batez ere lehiaketa publikoen bitartez gestio pribatuaren eredua bultzatu dutenak, oinarrizko zerbitzu hau enpresen esku utziz.