Hirugarren lanuztea egin da gaur Bizkaiko Eskuhartze Sozialaren Sektorean

Aipatu beharrekoa da, halaber, ekainaren 22an ELAk negoziazio-mahaiko beste bilera batera deitzeko eskatu zuela; baina tamalez GIZARDATZ patronalak eta LAB-CCOO-ESK-UGT sindikatuek entzungor egin diote eskariari.
ELArentzat sindikatu horiek eta GIZARDATZ patronalak erakusten duten gogo eskasa arduragabekeria hutsa da, eta sektoreko langileei begirunea galdu dietelako adierazgarria.
Horregatik guztiagatik, ELAk berriro eskatuko du negoziazio-mahaiko bilerari eguna jartzea, ea gatazkarekin loturiko alderdi guztiak mahaiaren ingurura bildu nahi duten.
ELAn oso argi dugu bestelako hitzarmen bat bideragarria dela. Bat gatoz mobilizazio-beharrarekin, baina eduki mamitsuak lortzearren, sektoreko beharrizanak beteko dituztenak, eta ez soldatak izoztearren. Horretarako, kalitatezko hitzarmen baten alde borrokatzeko asmo garbia edukita, bultzatu egiten ditugu gainerako erakundeak sektorearekin bat egitera.