EITB Media Irratia

Hitzarmen berria eskatzeko kontzentrazioa

2023/03/31
EITB Media Irratiko langileak (Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Gaztea, Eitb Musika eta Radio Vitoria) EITBk Bilbon duen egoitzan mobilizatu dira eskubideen murrizketa salatzeko eta hitzarmen berria aldarrikatzeko. Langileek 13 urte daramatzate 2023ko hedabide baten errealitatea jasoko duen hitzarmen berria negoziatu gabe.

ELAk salatzen duenez EITBko zuzendaritzak, hitzarmen berria negoziatzeari uko egiteaz gain, etengabe ezartzen ditu EITB Media Irratiko langileen eskubideen aurkako murrizketak.