BERMEOKO KIROLDEGIA

Hitzarmen sektorialaren baldintzak hobetzen dituen akordioa lortu du ELAk

2024/06/12
Sektoreko hitzarmena sinatu eta aste betera, Bermeoko langileek zentroko hitzarmena lortu dute lehen aldiz.

ELAk eta patronalak Bermeoko kiroldegian lortutako akordioak %7ko igoera jasotzen du oinarrizko soldatan, ekainaren 6an UGT, LAB eta CCOO sindikatuek eta patronalak sinatutako sektoreko hitzarmeneko taulekin alderatuta, eta plusetan ere hobekuntzak dituzte: euro bat piszinetako klase bakoitzeko eta 1,5 euro lurrean eta aquagym klaseetarako. Halaber, igandeetan lan egiteagatik 10 euroko plusa eta jaiegunetan lan egiteagatik 25 euroko plusa izango dute. Azkenik, urtean ordaindutako 18 ordu izango dituzte medikuarengana joateko.

Hobekuntza horiek Bermeoko kiroldegiko lehen enpresa hitzarmenean jasotzen dira eta sektoreko hitzarmena sinatu ondoren lortutako lehen akordioa da. Gogora dezagun ELAk ez zuela sektoreko akordioa sinatu ez zuelako eduki nahikorik. Bermeoko plantillak, 10 langilerekin, argi izan zuen hitzarmen sektorialean negoziatutako baldintzei buelta emateko alternatiba bakarra bere zentroko borrokarekin jarraitzea zela, eta hala izan da.

Gogora dezagun Barakaldo, Leioa, Sopela, Derio, Elorrio eta Bilbao Kirolak kiroldegietan greban jarraitzen dutela, Bermeon bezala, hitzarmen propioa lortzeko.