Bizkaiko erresidentziak

Hitzarmena sinatu dute eta 340 euro gehiago jasoko dituzte hilean

2023/10/05
Sinatu da Lan Harremanen Kontseiluan (LHK) 5.000 langileri baino gehiagori eragiten dien Bizkaiko erresidentzietako hitzarmena. Gerokultorearen soldata hileko 1.460 eurotik 1.800 eurora igaroko da, alegia, hilean 340 euro gehiago, 23,22% soldata igoera. ELAk (% 64ko ordezkaritza du) eta UGTk (bigarren sindikatua ordezkaritzan) eta GESCA, ELBE eta LARES patronalek sinatu dute hitzarmena. CCOOek eta LABek, ostera, ez dute sinatu. Hitzarmena sinatuta, ia bi urteko eta 68 eguneko grebari amaiera eman zaio. Hitzarmenak KPI +4ko soldata igoera jasotzen du hitzarmenaren indarraldian, 2021-2025. Aldi hori amaitzen denean, soldatak %23,22 igoko dira, aurreko greban lortutakoari jarraipena emanez, eta %36tik gorako soldata igoera metatzen du hileko soldatan 2015etik.

Era berean, asteko 35 orduak finkatzen dira (urteko 1.592 ordu), eta lanaldiaren barruko 20 minutuko atsedenarekin, benetako lanaldia 1520 ordukoa da. Bizkaiko sektoreko langileek estatuko batez bestekoa (1.772 ordu urtean) baino 180 ordu gutxiago lan egingo dute. Horregatik, soldata hobekuntza eta lanaldi murrizketa kontuan hartuta, lan egindako ordu bakoitzeko balioa handitu egiten da: Estatuko batez bestekoa orduko 9,16 eurokoa den bitartean, Bizkaian ordua 15,83 eurora ordainduko da, batez beste; Estatukoa baino % 73 gehiago.

Nabarmendu behar da hitzarmenak erresidentzietako langileen % 85 finkoak izatea bermatzen duela, eta lehen egunetik ordezkatzea langileak aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera. Gainera, berdintasun planak bultzatzea eta euskararen erabilera sustatzea adostu da.

Beraz, honako hauek dira hitzarmenean jasotako aldarrikapen nagusiak:

  • %23,22ko soldata igoera (KPI + 4 hitzarmenean zehar).
  • 2023: % 8,78, 2024: % 5,10, 2025: % 5,10 + % 2,55 2025eko urritik aurrera.
  • Gerokultore baten soldata hileko 1.460,80 eurotik 1.800 eurora igaroko da 2025ean.
  • Igandeetako plusen igoera eta antzinatasuna %22tik gora.
  • Bere garaian CEBEKek ontzat eman ez zituen erreformaren aurkako klausula guztiak aplikatuko direla bermatzen da.
  • Lehenengo egunetik ordezkapena bermatzen da, aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera.
  • Patronalak lan egonkortasunerako eta enplegagarritasunerako konpromisoa hartu du, beha
  • asistentzialak kontuan hartuta.
  • Berdintasun eta euskara planak bultzatzeko benetako konpromisoa.
  • Hobekuntzak kontziliazio arloan.

ELAk sektore feminizatu eta ikusezin baten borroka nabarmendu nahi du, izan ere aurreko hitzarmenean 378 eguneko greba egin behar izan baitzuen. Denbora luzean, patronalek negoziatzeari uko egin diote, baina sektoreko langileen mobilizazioari eta borrokari esker, sektoreko enpresen negoziatzeko borondate eza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren inplikazio eza aldatu dira gatazkaren konponbidean.

ELAk uste du urrats berri bat dela, oso garrantzitsua, sektoreko langileen lan eta bizi baldintzak duintzeko, eta aurrerapen bat sektoreko erabiltzaileen bizi baldintzak hobetzeko.