Icetaren Dekretua propaganda hutsa da eta ez du enplegua kontsolidatzeko inolako bermerik
Jakina denez, Kongresuan bi bozketa eman ziren. Lehengoan 170 eko berdinketa eman zen eta bigarrenean, bozka batengatik, 170-169 Icetaren Errege Dekretua konbalidatu egin zen. Baiezkoak: 170 bozka izan ziren. Horien artean: PSOE , Podemos, ERC , Nueva Canarias, Compromis, PRC.
Ezezkoak: 169 bozka izan ziren, horien artean EH Bildu, CUP, BNG, Junts, PDcat, Coalición Canaria, PP, VOX eta Ciudadanos.
Abstentzioak: 8 bozka: EAJ eta Más País.
ELAk azken egunetan aurrera eraman dituen mobilizazioetan euskal alderdi politikoei, behin eta berriz, Dekretua ez berresteko eskatu die. Gainera, ikusi den bezala, beraien eskuetan egon baitzitekeen, Errege Dekretu hau bertan bera geratzea.
Inolako bermerik gabeko eta hainbeste arrisku duen Errege Dekretua konbalidatu eta gero “partxeoak” adosten ibili beharrean, bazegoen alternatiba hobea: Errege Dekretua osoa atzera bota eta zerotik hasita, langile publikoen kontsolidazioa ahalbideratu lukeen prozesu bermatzailea abiatzea.
Orain daukagun egoera zein da ?
Batetik, Gobernuak UGT, CCOO eta CSIFen “onespen eta bedeinkapen guztiekin “ bere Errege Dekretua konbalidatua.
Eta bestetik, badaukagu alderdi politiko batzuen eta Gobernuaren artean ustezko akordio bat:
Akordio horren eduki zehatza ez dugu ezagutzen, ez dago inon idatzita eta printzipioz esaten dutenez urgentziako lege batean jasoko da.
Urgentzizko lege honen tramitazioa urria bukaerako amaitu beharko omen dute.
Gobernu eta alderdi politikoan artean adostutako edukiak:
Edukiaren informazioa prentsaz dakigu. Ez dago dokumentu idatzirik.
Oposaketa fasea ez dela eliminatorioa izango. Hau neurri egokia izan daiteke administrazio horretako esperientziari ematen zaion pisua handituz gero (guk horrela eskatu dugu mahai desberdinetan) baina esperientzia ez bada gehiago baloratzen ez du inolaz ere kontsolidazioa bermatzen (konbalidatutako testuan gehienez % 40 koa ).
10 urtez postu berean dauden langileen finkapen automatikoaren inguruan, bere eragina guztiz salbuezpenezkoa izango da. Izan ere gure herriko milaka eta milaka langile publiko behin-behineko izateaz gain, postu arteko errotazioa izugarria baita eta askok eta askok formalki sortu gabeko lanpostuak kubritzen dituzte.
Ez daukate, beraz, inolaz ere 10 urteko lotura plaza zehatz batekiko. Honi gehitu behar zaio plaza horiek oposaketara inoiz ez atera izana ere eskatzen duela ustezko akordioak.
ELAren helburua: Lege egitasmo hau langile publikoak antolatuz eta mobilizatuz baldintzatzea, hiru helburu lortzeko:
- Erreposizio tasak ezabatzea.
- Gure herrian zerbitzu publikoetan lan egiten duten 70.000 behin behineko langile publikok bere lanpostua kontsolidatzea eta honela pribatizazioari atea ixtea eta .
- Egungo egoera etorkizunean berriro gerta ez dadin neurria eraginkorrak hartzea: zerbitzu publikoak langile publiko eta egonkorrekin hornitzen direla bermatzeko neurriak.