ELAk lanpostuen ebaluazio berria eskatu du irakasleen artean afoniak gora egin ondoren

2020/10/06
Irakasleek kexa ugari helarazi dituzte eskolak ematean maskara erabiltzearen ondoriozko arriskuekin zerikusia izan dezaketen ahots-patologiengatik. Hori dela eta, ELAk lanpostu-ebaluazioak eguneratzeko eskatu dio Hezkuntza Sailari, pandemiaren ondoriozko lege-betekizun berriak kontuan hartuta. Besteak beste, maskara nahitaez erabiltzea edo eskolak leku irekietan ematea.

Ildo horretan, ebaluazio hori funtsezkoa izango da sailak honen inguruan erabakiak har ditzan eta sektoreko langileei beren lana segurtasun osoz egin ahal izateko beharrezkoak diren materiala eta baliabideak eman diezazkien. Esate baterako, irakasleei mikrofono edo beste soinu-ekipo batzuen bitartez hornitzea ahotsa ez behartzeko.

ELAtik berriz diogu ikasgeletara itzultzea ahalik eta seguruena izan behar duela, bai irakasleentzat, bai hezkuntzako gainerako langileentzat, zein ikasleentzat ere. Eta are argiago daukagu Hezkuntza-sailak hezkuntza-sistema baliabide eta material gehiagoz hornitu behar duela, horixe baita egungo pandemiari ahalik eta ondoen aurre egiteko modu bakarra.