EAEKO ESPETXEAK

Jarraipen zabala izan dute ELAk deitutako lanuzteek

2025/01/30
Gutxieneko Zerbitzuen Agindua gehiegizkoa eta garaiz kanpokoa izan arren, plantillaren nekea publiko egin da.

ELAk lanuzteak deitu du EAEko hiru espetxeetan, langileentzat funtsezkoak diren gaien inguruan Eusko Jaurlaritzarekin benetako negoziaziorik ez dagoelako.

Negoziatu beharreko gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira: espetxeen tamainari buruzko Lanpostuen Zerrendaren negoziazio arrazionala, Berariazko Osagarri Berezi baten bidezko lanaren balorazio eraginkorra eta bai zerbitzu publikoa bai kolektiboaren osasuna errespetatuko dituzten lan-baldintzak eta ordutegiak ezartzea.

Era berean, ELAk salatu du Eusko Jaurlaritzako arduradunek ez dutela ezer egiten espetxeen euskal eredua abian jartzeko eta presoak gizarteratzeko lan-baldintza egokiak eskatzen dituzte. Azkenik, ELAk nabarmendu du mobilizazio gehiago gauzatuko dituela Eusko Jaurlaritzaren jarrera errotik aldatzen ez bada eta benetako negoziazioari ekiteko prest ez badago.