Jaurlaritzak infekziosoen sei anbulantziak kendu ditu eta 60 langile kaleratu

ELAk, LABek, UGTk eta CCOOk gogorarazi dute pandemiaren aurretik larrialdiak eta anbulantzien larrialdiko zerbitzuak gainezka zeudela, neurriz kanpoko lan-kargekin. Deitoratu dutenez, pandemian zehar zerbitzua indartzeko promesak egin arren, eta osasun-krisian langileak borrokaren lehen lerroan egon diren arren, errealitateak pribatizazioaren aldeko apustu argia erakusten du. “Pribatizazioak ezinbestekoa den zerbitzu publikoa desegiten du, negozio bihurtzeraino”, diote.
Gogora ekarri dutenez, beste erkidego batzuetan -Balear Uharteetan edo Nafarroan esaterako-, anbulantzia asistentzialen eta ez-asistentzialen zerbitzua publifikatzen saiatzen ari diren bitartean, Euskadin pribatizazioan sakontzen dute. Deitoratu dutenez, prekaritate handiagoa, segurtasun falta handiagoa, gastu handiagoa, eta okerragoa dena, herritarrentzako zerbitzu prekarioa eta eskasa baino ez dakar horrek.