EAE-ko JUSTIZIA

Administrazio Orokorreko langileen soldatekin parekatzea eskatu dute

2023/05/04
EAEko Justizia Administrazioko langileek berriro eskatu diote Eusko Jaurlaritzari beren soldatak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen baldintzekin parekatzea, hau da, duela 10 urte baino gehiago Justizia sailburuarekin eta gaur egun lehendakariorde den Idoia Mendiarekin sinatutako IV. Akordioa aplikatzea. Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Bilbon, egindako elkarretaratzean gogorarazi diote bera dela EAEko Justizia Administrazioko langileen lan baldintzen arduraduna, bere eskumenengatik dagokiolako. ELAk eta LABek maiatzaren 9, 10 eta 11rako deitutako grebarako prestatzen ari dira langileak.

Hauek dira aldarrikapen nagusiak:

  • Sindikatuekin sinatutako IV. Hitzarmen Arautzailea betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen soldata baldintzekin parekatzeko. Eusko Jaurlaritzak sistematikoki urratzen du 2012az geroztik.
  • Erretiro baldintzetan parekatzea eta Genero Indarkeriaren Epaitegietako langileentzat plusa.
  • Lanpostuak baloratzea, beren jarduera zuzentzen duten legeek (Botere Judizialaren Lege Organikoa eta Administrazio Eraginkortasunaren Legea) bete beharreko eginkizunak kontuan hartuta.