BIZKAIKO ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA GREBAN

Kontzentrazioa Bilboko Udalean, arreta, lan osasuna eta erosteko ahalmena berreskuratzea eskatzeko

2023/02/15
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek bihar, hilak 16, 11:30ean BFAtik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute Gaur, martxoak 15, otsailean deitutako bost greba egunetatik hirugarrenean, Bizkaiko etxez etxeko laguntza sektoreko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko Udaletxearen aurrean, arretan premiazko hobekuntzak, laneko osasunaren arloko aldaketak eta erosteko ahalmena berreskuratzea eskatzeko. Mobilizazio hori amaitu ondoren, grebalariek dei egin diete sektoreko langile, erabiltzaile eta senide guztiei bihar, otsailak 16, 11: 30ean Bizkaiko Foru Aldunditik abiatuko den manifestaziora joateko. Ibilbidea Bilboko udaletxearen aurrean amaituko dute.

Manifestazio horretan, langileek, erabiltzaileek eta senideek `Ez gara ikusezinak´ lelopean aldarrikatuko dituzte sektoreak eskatzen dituen beharrak.